XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Umeentzakoa. Emakume haurdunei eta 15 urte baino guttiagokoei dagokie.

O. M. S.ek bere printzipioetan, ez du bakarrik osasunaren eskubidea agertzen, baizik eskubide hori Seguritate Sozialaren bidez posible egiteko gizartearen obligazioa aldarrikatzen du.

II.- Osasunaren antolakuntza zenbait herrialdetan

1.- Sobiet Batasuna

Mendebaldeko Europan industri iraultzak, lehen azaldu dugunez, lan elkarteak eta borondatezko aseguroak (eta gero beharrezkoak) dakartzan bitartean, Sobiet Batasun nekazarian guztientzako asistentziaren beste mota bat eratzen da.

Urriko iraultzaren ondoren antolatu zen asistentzia, 1864. urtean gobernu tzaristak egindako Zemstvo izeneko sisteman oinarritu zen.

Izan ere, sistema horren bi alderdi nagusi topatzen ditugu gaurko antolaketan: a) Gastuak, estatalizazioaren bidez ordaintzen dira; b) Aurrikusteari eta medikuntza prebentiboari garrantzi haundia ematen zaie.

Iraultzaren ondoren giro berria hiru asistentzi zerbitzuren banaketan datza:

70.000 bat bizilagunentzako polikliniko bat dute.

b) Helduentzakoa. Beste poliklinikoetan egiten da, edo 500 langile baino gehiagoko lantegien ospitaletan.

c) Herri Osasun Zerbitzua. Medikuntza prebentiboaren funtzio guztiak egiten ditu: higienearen arloan, epidemologia, inguru-giroaren garbitasuna eta patologia sozialaren arloan ere.

Egitura hori medikuntz karreran ere ikus daiteke: lau karrera ezberdinetan bereizia dago eta bakoitza bere aldetik ikasten da lehen urtetik.

Sailak hauek dira: terapeuta, pediatra, higienista eta odontologoa.

Odontologoena, guztiz apartekoa da; zeren odontologoei eta beste sailetan oso ospetsuak direnei pribatuki lan egitea baimentzen bait zaie: Osasuna Estatuaren menpe dagoeneko nazio gehienetan gertatzen den bezala, mediku ogibidea pribatuko egiten denean.

10.000 bizilaguneko 12 ohe eta 35 mediku daude Sobiet Batasunean.